Abuztua

By

Baina nik nola

Kontatuko dizut

Zer dioen kantu honek

Zuk ulertzen ez banauzu

Eta nik beste hitzik     ez badut

 

(Abendua)

 

Ze polita den kultura ezberdinen arteko dantza. Ze polita hain desberdinak eta hain gertukoak elkarri begira elkar ezagutzen elkarri buruz ikasten elkar bizitzen elkarrekin dantzan.

Bai, baina zuen hizkuntzan ari ez den norbaitek ez du jakingo zertaz ari den kantuan ari den beste hori. Itzulpena, azalpena… bo. Lo hartu det honezkero, magia jun da.

Doinu bat entzun orduko oilo-ipurdia bihotzean. Hori bakar-bakarrik daramazu, zure inguruan zuen hizkuntzaren arrastorik ez denean. Bihotz dardara jakin batzuk ez dituzu beste hizkuntza baten aipatu nahi. Azalpena… Hasi orduko gezur bihurtu da. Ez, gezur ez. Moldaketa. Apaño. Hau bai: hasi orduko urrun zaude.

 

Ixiltasun ozeanoa. Emozioa barra barra.

 

Baina nik nola

Kontatuko dizut

 

Deja un comentario