Azken Rokanrolarekin joan naiz.
Rotter
Aurretik,
Atzerutz:
Suartean ikusi zaitut, Kimetz.
Belaunak ondo goian, besoak zabal zabalik.
Oiloipurdia jarri zait derrepente. Haurtzaroko anai-arrebak.
Aske maitte, aske bizi bizitza zoro hau
Gatibu
Mendia baino maite ez duenak ere badaki sua dela, beste gauza askoren artean, bi begiradek sortzen dutena.
Maialen Lujanbio
Ze polittek garen dantzan biluzik
Hortxe gabiltza.
Bainu jantzian, San Juan suan.
Euripean edo mangerapean.
Maite zaitut, (maite maite zaitut)
Pirritx eta Porrotx
Mendi magalean. Ia itsaso zabalean.
Ni ez nago, baina han gaude.
Bizi lagun artean.
Eta hor tartean nonbait, ziur, gautxori bi.
Hamaika.
Bina hemen. Bi han. Beste bi haratago.
Elkarri begira suziri bi
Begiak dirdirka
Zer esango diogu elkarri den-dena badiote gure kantek?
Zein kantako zein parte eskaintzen digun nork noiz… gehiegi jakitea da.
Gehiegi galdetu eta esan behar horretarako. Gu hitz gutxiko gautxoriak gera bikoteka jartzerakoan.
«Zuk nori kantatzen diozun ere ez dakizu ta. Eon ai lasai».
Guk begiekin dakigu esaten: gaba deike dekogu ta bere sekretuek gu bixontzat dire
Deja un comentario